Maiatzaren 29an, asteazkena, Europako Hauteskundeen kanpainaren barruan EHBilduren ekitaldi politikoa izanen da, Altsasuko plazan. Pernando Barrena eta Laura Aznal izanen dira hizlariak.
Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.
Maiatzaren 29an, asteazkena, Brass Band taldearen kontzertua izanen da, Iortia zabalgunean; maiatzaren 30ean, osteguna, txistularien eta koroaren kalejirak izanen dira.