Azaroaren 9an, larunbata, Larrañeta eta Karrikestu elakrteek Arabako Errioxara txangoa antolatu dute; Samaniegoko Bello Berganzo upategira irteera izanen da, hain zuzen. 8:00etan Etxarriatik abiatuko dira, eta behin upategitean bisita egin eta gosaldu ondoren, San Vicente de la Sonsierran ibilalditxoa eginen dute eta Jose Mari Erretegian bazkaria eginen dute. 20:00ak aldera Etxarrira itzuliko dira. Azaroaren 7ra arte eman daiteke izena 609 223 681 telefonoan. Errioxara! irteera Azaroak 9 larunbata 08:00 Irteera, Etxarri Aranatzetik. 09:30 - 11:15 Upategira bisita eta gosaria. 11:30 - 14:00 San Vicente de la Sonsierra 1,5 kilometroko ibilalditxoa herrian zehar. 14:00 Bazkaria, Jose Mari Erretegian. 20:00 Itzulera.
Azaroaren 9an, larunbata,San Martin kofradiak bere eguna ospatuko du.
Emai, Altsasuko Emakumeen Ahalduntzeko Gunea programaren barruan askotako jarduera garatu dituzte, tartean Ongi zaintzen eta maitatzen ikastea tailerra: "Geure burua nahiz beste batzuk nola zaintzen ditugun hausnartuko dugu. Norbere zaintzarako espazioa eraikiko dugu, sentimendu desatseginak eraldatzen joateko, gu geu zaintzeko eta hobeto sentitzen ikasteko". Urriaren 12an, 26an eta azaroaren 9an, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara izanen dira tailerrak, eta Kontxi Lopez Soria izanen da irakaslea. Tailerra gaztaleniaz izanen da.
Bakaikuko Gazte Asanbladak 27 urte betetzen ditu, eta azaroaren 2an eta 9an urteurrena ospatuko dute. Azaroaren 2an, larunbata, futbito txapelketa eta pintxo poteoa eginen dute, eta urtemugaren egun handia azaroaren 9an izanen da, larunbata, eta erakusketa, Palestinaren aldeko kontzetrazioa, bazkaria eta kontzertuak izanen dira, besteak beste. Bakaikuko Gazte Asanbladaren XXVII. Urtemuga Azaroak 2 larunbata 17:00 Futbito txapelketa, frontoian. 20:00 Pintxo potea, elkartean. Azaroak 9 larunbata 11:30 BGAren erakusketa. 13:00 Palestinaren aldeko kontzentrazioa. 14:30 Bazkaria. Ondoren, bazkaloste musikatua. 20:00 Kontzertuak: Guri bost, Mandroll eta Ganibet. 21:30 Bokatada. 02:00 DJ Boletus Rumberus.
Azaroaren 9an eta 16an, larunbatak, mus txapelketa antolatu dute Lakuntzako Pertza elkartean, elkartearen 60. urteurrenaren harira. Hortaz, txapelketa 9an hasiko da eta finala urteumuga ospakizunen barruan izanen da.
Azaroaren 9an, larunbata, Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak urteroko emanaldia antolatu dute; aurtengo esperientzia Ianire Aranzaberen kontzertu bat izanen da.
Azaroaren 11n 45 urte beteko dira Mikel Arregi erahil zutenetik, eta Mikel Arregi Gogoan herri ekimenak familiarekin batera hainbat ekimen antolatu ditu, Egiaren bidean, askatasuna amets lelopean: azaroaren 9an, ekitaldia, performancea, auzatea eta herri bazkaria eginen dute; azaroaren 11n, urtero bezala, lore eskaintza monolitoan, eta abenduaren 26an Arghitzen dokumentalaren proiekzioa izanen da. Bazkarirako txartelak Sorginak eta Apurren salgai daude, 26 eurotan; mendua sasoiko entsalda, kroketak eta onddo brika, oilasko errea patata eta piper berdeekin, eta postrez izozkia, txokolate beroa eta teilarekin izanen da, ardoa, sagardoa eta ura eta kafea barne. Mikel Arregi Gogoan 45. urteurrena Azaroak 9 larunbata 12:00 Ekitaldia, Lakuntzako kultur etxean. 13:00 Auzatea, Lakuntzako plazan. 15:00 Bazkaria, Lakuntzako Pertza Elkartean. Azaroak 11 astelehena 19:00 Lore eskaintza, Etxarri Aranazko monoliltoan. Abenduak 26 osteguna 18:00 Arghitzen dokumentalaren emanaldia, Lakuntzako kultur etxean.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 9an, larunbata, Dekumas LBT eta Bandada taldeen errezital musikatua izanen da, Iortia kultur gunean, doan. Aurretik, gazte agendaren barruan, azaroaren 8an, ostirala, Gozamenez kutxa izanen da, Intxostiapuntan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.
Azaroaren 7an, 10ean eta 11n, osteguna, igandea eta astelehena, Clint Eastwood zinemagilearen Jurado #2 filma estreinatu berriaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Justin Kemp goi-mailako hilketa baten epaiketan epaimahai bateko kide den familia-gizona, dilema moral serio batekin borrokan ari da... Dilema hori epaimahaiaren erabakian eragiteko erabil dezake, eta akusatutako hiltzailea zigortu (edo askatu) dezake. Fitxa artistikoa: Nicholas Hoult, Toni Collette, J.K. Simmons, Chris Messina, Zoey Deutch, Cedric Yarbrough, Kiefer Sutherland, Gabriel Basso, Leslie Bibb, Ella Fraley, Scott Alan Smith, Grant Roberts, Ryan Pimentel. Saioak: Azaroak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Azaroak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Azaroak 11, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Azaroaren 7an eta 10ean, osteguna eta igandea, Iciar Bollain zinemagilearen Soy Nevenka Nevenka Fernandez Ponferradako zinegotziak jasandako sexu erasoaren auziaren inguruko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Saioak: Azaroak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5neuro).
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.
Azaroaren 8tik 11ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte San Martin festak Irurtzunen.