Ilbeltzaren 5ean helduko dira ekialdeko hiru aztiak Sakanako hainbat herritara, eta opariak banatu aurretik kalejira aterako dira. Ilbeltzaren 3an, Altsasun, hiru erregeen ordezkariek gutunak jasoko dituzte.
Abenduaren 19tik ilbeltzaren 8ra arte Olatzagutiko Sakanako belenzaleen egoitzan Jaiotzen Erakusketa izanen da. Jaiotzak egiteko teknikak ikasteko ikastaroan izena eman daiteke.
Urtarrilaren 12ra arte Elba Martinezen 'Ekialderantz' erakusketa ikus daiteke, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, Nafarroako arte garaikideko zirkuituaren barruan. Ilbeltzaren 8an, asteazkena, artistaren 'El pajarito que encontró su miga' testuen irakurketa eginen du.