Otsailaren 16an, igandea, Imotzko itzulia eginen dute Iratxo elkarteko mendizaleek.
Otsailaren 16an, igandea, Altsasuko Mendigoizaleak taldeko mendizaleak Mirutegi gurutzera joanen dira. 08:30ean abiatuko dira, Altsasuko Klubeko egoitzatik (Erkuden kalea, 8 zenbakia).
Otsailaren 16an, igandea, Sakanako Mankomunitateko emakumeendako kirol topaketen barruan, Irurtzunen saskibaloian bilduko dira.
Otsailaren 16an, igandea, 17:00etan, Mascha Halberstad zinemagileak zuzendutako Azerik eta erbik basoa salbatzen dute animaziozko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, euskaraz. Sinopsia: Kastoreak presa bota behar du basoa salbatzeko, baina prest dago? Zeren truke? Emanaldia: Otsailak 16, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4 euro).
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 5etik 21era Altsasu Institutuak sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan "jasangarritasuna, artea eta Sakana" uztartzen dira, eta hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin sortutako artelanak erakusten dira. Besteak beste, Altsasuko Udalari ikastetxera iristen den bidea egokitzeko eta bidegorria egiteko eskatzeko. Egunero 17:30etik 19:45era bisita daiteke. Maiatzean Iruñeko Geltokin izanen da Artekleta: Bizkletari bide erakusketa. Argazkiak: ALTSASU BHI
Otsailaren 13an, osteguna, 16an, igandea, eta 17an, astelehena, Daniel Calparsoro zinemagilearen Mikaela filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Errege egunaren bezperan, aurrekaririk gabeko elurekaitzak Espainia astindu du. Kolapsatuta dagoen autobide bateko kaosaren erdian, lapurtalde batek furgoi blindatu bat lapurtzeko aukera.izan du. Handik metro gutxira Leo dago, galtzeko ezer ez duen polizia bat. Gazte baten ustekabeko laguntzarekin, taldea harrapakinarekin ihes egitea saihestu nahi dute. Fitxa artistikoa: Antonio Resines, Natalia Azahara, Roger Casamajor, Adriana Torrebejano, Pavel Anton, Cristina Kovani, Oleg Kricunoff, Peter Nikolas, Javier Albala, Patricia Vico, Rocio MuñozCobo, Bernabe Fernandez, Richard Holmes, Mario Zorrilla. Emanaldiak: Otsailak 13, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Otsailak 16, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Otsailak 17, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Otsailaren 13an, osteguna (19:00etan), eta 16an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Marcel Barrena zinemagilearen El 47 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filmak 2025eko Filmaren onenaren Goya saria irabazi du. Sinopsia: El 47k disidentzia baketsuko ekintza baten istorioa kontatzen du. 1978an Bartzelona eraldatu eta bere aldirien irudia betiko aldatu zuen auzo mugimendua. Fitxa artistikoa: Eduard Fernandez, Clara Segura, Zoe Bonafonte, Salva Reina, Oscar de la Fuente, Betsy Turnez, Carlos Cuevas, David Verdaguer, Vicente Romero, Aimar Vega, Carme Sansa, Lolo Herrero, Borja Espinosa, Maria Morera, Elena Fortuny. Emanaldiak: Otsailak 13, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Otsailak 16, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Otsailak 16, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Otsailaren 16tik 23ra, Iratxo elkarteak antolatutako Mendi Jarduerak egitasmoa izanen da, Irurtzunen. Mendi Films jaialdiko onena izanen da, 16an; 22an, 212 Mountains izanen da, eta 23an mendi irteera eta Himalaiaren inguruko proiekzioa eta solasaldia.
Otsailaren 15ean, larunbata, Lakuntzako kultur etxean (21:30ean), eta otsailaren 16an, igandea, Arbizuko udaletxearen areto nagusian eta Bakaikuko udaletxean, 18:00etan, Irabazi arte telesailaren 4. denboraldiaren estreinaldia izanen da. Telesailak futbolean aritzen den neska talde baten gora beherak kontatzen ditu, eta laugarren denboraldian Printzesak taldearen abentura berriak izanen dira. Denboraldi berriaren aurre estreinaldia UEMAko kide diren herrietan izanen da primizian.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |