Otsailaren 7an, larunbata, Irañetako inauteriak ospatuko dituzte.
Ilbeltzaren 30ean, ostirala, 22:15ean, Euskal Herriko XVII. Mus Txapelkateran kanporaketa izanen da, Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean. Otsailaren 7an, larunbata, 16:00etan, Lakuntzako kultur etxean jokatuko dute herriko kanporaketa.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 7an eta 8an, larunbata eta igandea, moxorroak, Landarra, Ninia, Aitezarko eta hartza aterako dira kalera Ihabarren.
Olaztiko kintoen eta kintaden ospakizunetan musika eskaintza egonen da, herriko tabernek eta gaztetxeak antolatuta. Hortaz, otsailaren 6an, ostirala, gauerditik aurrera, Igandea txarangarekin kalejira eginen dute, gaztetxetik abiatuta, OGAk antolatuta. 23:00etan, Barandi tabernan, Oihan Vega disko jartailea izanen da. Otsailaren 7an, igandea, 18:00etatik aurrera, DJ Txumasketa izanen da, Clinker tabernan. 23:00etatik aurrera, Bidean erromeriarekin dantzaldia izanen da, Maisuenea gaztetxean, OGAk antolatuta.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||