Otsailaren 11n, asteazkena, AHTaren inguruko informazio bilera eginen dute 19:00etan, Urdaingo Auzoan eta Irurtzungo udaletxean.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Herri Inauterietako erakusketa mustuko dute, Iortia zabalgunean. Erakusketa martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketan Altsasuko ikastetxeetako ikasleek eta Milakolore elkarteko kideek egindako inauteriei buruzko lanak egonen dira.
Otsailaren 10ean, asteartea, Pintxo ibiltaria egitasmoa izanen da, Arruazuko eta Lakuntzako plazan (17:00etan eta 18:00etan) eta otsailaren 11n, asteazkena, Arbizuko eta Lizarragabengoako plazan (17:00etan eta 18:30ean). Soberako janariarekin eta tradizionalki erabili gabe baztertzen diren janari zatiekin egindako pintxoak eskainiko dira ekimenean.
Otsailaren 13an eta 14an, ospatuko dituzte irurtzundarrek inauteriak; herri ihotea ostiralean eta hiri ihotean larunbatean. Otsailaren 11n
Momotxorroak: Kaos baten istorioa film dokumentalaren ikusteko aukera izanen da otsailaren 11n, asteazkena, euskaraz, eta otsailaren 13an, ostirala, gaztelaniaz, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Ikus-entzunezkoak, besteak beste, dantza taldeak 1970. hamarkadan Altsasuko inauterien berreskurapenean egindako lana erakusten du. Berreskurapenean parte hartu zutenen hitzak jasotzen ditu ere, tartean zenbait altsasuarrena. Altsasuko Udalak proiektua lagundu zuen. Edonorendako, adin tarterik gabe, emanaldia izanen da. Sarrerak 2 eurotan eros daitezke. Otsailaren 28an ere Intxostiapunta gazte gunean dokumentalaren proiekzioa eginen dute, Gazte Agendaren barruan.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||