Parte hartze festa iragarri dute apirilaren 13rako

Guaixe 2014ko mar. 26a, 16:00

A13 ekimenak independentziari buruzko herri galdeketa antolatu du apirilaren 13rako. Etxarriarrek honako galderari erantzuna emateko aukera izanen dute: nahi duzu Euskal Herria independente bateko herritarra izan? Galdera hori baiezkoarekin, ezezkoarekin edo boto txuriarekin erantzunez, etxarriar guztien iritzien topaleku bihurtu nahi dute galdeketa. A13tik adierazi dutenez, “herri honen etorkizuna etxarriarron esku”.

Eguna bera parte hartzearen festa izatea nahi du A13 ekimenak eta horregatik ospakizun egitarau zabala antolatu du. Ostiral gauean aurkeztu zuten, plazan, auzate baten ondoren.

Egitaraua
9:00etan Hasiera ekitaldia plazan.
9:30ean Gaiteroak, albokariak eta trikitilariak.
10:00etan Erraldoi eta buruhandiak herrian zehar.
       Artie kalia: koloreztatu zure iritzia panela plazan.
10:30ean Auzate mundiala. Karrikestu eta Udaberri elkarteek.
11:00etan Etorkizuna dantza taldea.
12:00etan Herri kirol bereziak. Bizikleta, aizkora, auto tiratze, harri jasotze eta belar bola probak.
13:15ean Etxarriko musikariak: herriak kanta dezala.
14:30ean Herri bazkaria eta bertsolariak: Arkaitz Estiballes eta Julio Soto.
17:00etan Porrotxekin kalejira, bihurrikeriak eta muxuak.
17:30ean Pilota partidak:
4 1/2an Joanes Bakaikoa / Ander Arandia.
Mikel Goñi-Fernando Goñi / Sebastian Gonzalez-Adur Lasa.
19:30ean Gozategi.
21:00etan Akabera ekitaldia plazan.

Egunean zehar
- Sakanako produktuen feria erraldoia.
- Haurrendako gunea, ikastolako patioan (10:30etik 14:30era) haurtzaindegia, haur jolasak, Txui Xoos erakustaldia…
- Txoznak, taloak, bokatak…
- Musika, jaia, parte hartzea…