2012-12-03 Etxarri 2012 ekimenak Zer manifestua eta erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketa egiteko asmoa aurkeztu zuten. Galdera honakoa zen: Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?
2013-01-25 Etxarri 2012 ekimeneko kideek udaletxean autodeterminazio eskubidearen inguruan etxarriarrei galdera egiteko eskaera erregistratu zuten.
2013-02-02 Sinadurak biltzen hasteko festa antolatu zen.
2013-04-18 Herri galdeketa eskaera babesten zuten 360 sinadura aurkeztu zizkioten udalari.
2013-05-10 Udalak autodeterminazio eskubideari buruzko herri kontsulta proposamena tramitatzea onartu zuen.
2013-05-15 Galdeketa eskaera Nafarroako Lehendakaritzan erregistratu zuten Bilduko eta NaBaiko udal-ordezkariek, Etxarri 2012+1 ekimeneko kideekin batera.
2013-05-31 Nafarroako Gobernuak udalari eskatu zion hartutako erabakia bertan behera uzteko (165/2013 Foru Agindua).
2013-06-02 Nafarroako Gobernuak administrazioarekiko auzien epaitegira eraman zuen udalak maiatzaren 10ean hartutako erabakia.
2013-09-20 Autodeterminazioari buruzko udal erabakia zuhurtziaz indargabe utzi zuen Iruñeko administrazioarekiko auzien 2. epaitegiak.
2013-09-25 Etxarri 2012+1 ekimenak udalari eskatu zion gatazka juridiko antzuak saihestu zitzala, horretarako eman behar diren pausoak emanaz.
2013-10-10 Herri galdeketa egitekotan zerotik abiatuta egitea erabaki zen batzarrean. Horretarako ahalik eta pentsaera ezberdin gehien batu eta denen artean talde motorra sortzea egoki jo zen.
2013-12-28 A13 ekimenak herri galdeketa apirilaren 13an izanen zela iragarri zuen.
2014-01-04 Batzarrean, sei aukeren artean, herri galdeketako galdera zehaztu zen.
2014-02-01 Kataluniako herri galdeketen esperientziaren berri eman zuten Anna Arquék eta Josep Manel Ximenis.
2014-02-20 Batzarrean galdeketa prestatzeko arautegi orokorra adostu zen.
2014-03-19 Galdeketako ikuskari taldea aurkeztu zen.
2014-03-27 Aldez aurretiko botoa emateko epea zabaldu zen.
2014-04-13 Herri galdeketa.