Erabakitzeko eskubideaz hizketan

Guaixe 2014ko mar. 28a, 12:00

Bihar 11:30etan Etxarri Aranazko kultur etxean

A13 ekimenak Nafarroako Parlamentuan ordezkatuak dauden alderdiak erabakitzeko eskubidearen alde euren iritzia ematera gonbidatu ditu. Haietako hiruk baiezkoa eman dute eta hala gaiaren inguruan euren iritzia emanen duten hizlariak izanen dira: Jose Miguel Nuin (IUN-NEB), Alvaro Baraibar (Geroa Bai) eta Bixente Goikoetxea (EH Bildu). UPNtik gonbiteari ezezkoa eman zioten eta PPk eta PSNk ez zuten erantzun. 

 

Apirilaren 13rako independentziari buruzko herri galdeketa antolatuta dago Etxarri Aranatzen. Herritarrek honako galderari erantzuna emateko aukera izanen dute: nahi duzu Euskal Herria independente bateko herritarra izan? Eguna bera ospakizun handia izatea nahi duenez, A13 ekimenak egitarau zabala aurkeztu du egun horretarako. Baina bitartean, bihar, alderdien iritzia ezagutzeko aukera izanen dute etxarriarrek.