Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, ESAIT-ek, deialdia egin zuen igandean, Artzai Egunean, “Vueltaren erabilera politikoa” salatzeko. 100 txirrindulari inguruk bat egin zuen deialdiarekin. Goizeko 11:00etan Uharte Arakilen bildu eta Aralarreraino igo ziren, atzera ere Artzai Egunean murgilduta zegoen Uharteko herri guneraino jaisteko. Hasieran eta bukaeran “Kirolaren erabilpen politikoari ez, laguntza gehiago bai” leloa zuen pankartarekin euren salaketa egin zuten. Horretaz gain, Vueltako etapan euskal sinbologiako ikurrak erabiltzeko deia egin du ESAIT-ek.