Atzo makina bat jende igo zen Aralarrera, bertan gaua eman eta Vuelta jarraitzeko tokia hartzera. Izan ere atzo gauerdian trafikorako itxi egin zen Aralarko pista eta baita Lekunberritik Aralarrerako errepidea, Guardetxera arte. Soilik pase berezia duten ibilgailuak igo ahalko dira gaur. Proba mendian jarraitu nahi duenak, hortaz, autoa Uharte Arakilen utzi eta mendira oinez igotzea, ez du besterik.
Uharte Arakilen pantaila erraldoia jarriko dute
Rural Kutxak Uharte Arakilgo plazan, eszenatokian, pantaila erraldoia jarriko du Vueltako etapa zuzenean jarraitzeko. Halaber, tabernatxoa ere jarriko dute. Uharte Arakilgo zinegotzi Juana adierazi digunez, aterako dirua Uharte Arakilgo Udalari emateko asmoa du Rural Kutxak.
Bestalde, Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak gaurko etapatik Vuelta bukaerara arte geratzen diren kilometroak, 1.745, elikagai kilotan bilakatuko ditu eta 1.745 kilo jaki emango dizkio Nafarroako Elikagai Bankuari. Ekitaldia 12:30ean burutuko da Iruñeko Mercaderes kaleko Rural Kutxako bulegoan. Gainera, Bizikleta Solidarioa antolatuko du Iruñean. Nahi dutenek kilometroak gehitu eta Elikagai Bankuarendako elikagai kilotan bilakatuko dira.