Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak. Hizlaria: Paula Kasares (soziolinguista eta UPNAko irakaslea) Haurtzaindegi zerbitzua egongo da
Altsasu. Zuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaeretan eragiteko bideak emanen ditu Paula Kasaresek, soziolinguista eta NUPeko irakasleak. 17:00etan, Txioka haur ikastolan. Irekia edozein familiarentzako. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Altsasu. C´est la vie! filmaren emanaldia. 19:00ean, Iortia kultur gunean.
Etxarri Aranatz. Errepresaliatu gaixoak askatu. Amnistia osoa. AEMk deitutako kontzentrazioa. 19:30ean, plazan.
Altsasu. Etorkizuna dantza eskolaren 25. urteurren erakusketa. Otsailaren 22tik martxoaren 11ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.