Banakako modalitatean mustu diren Iskizako hiru gimnasta Espainiako Banakako Gimnasia Erritmikoko Txapelketan lehian daude, Castellonen. Apirilaren 20an, larunbata, Nafarroako Banakako Txapelketako bigarren fasean izanen da, Altsasuko Zelandi kiroldegian.
Apirilaren 20an, larunbata, Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren ikastaroa izanen da, Etxarri Aranatzen.
Apirilaren 20an, larunbata, familian mendi irteera antolatu dute Zabalartek, Lakuntzako Pertza elkarteak eta Lakuntzako Udalak.
Apirilaren 20an, larunbata, musika emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean.
Apirilaren 20an, larunbata, abiadura handiko trenek soilik erabilzeko trenbide azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea eta gaur egungo tren azpiegiturak berritzea, eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko manifestazioa eginen dute, Altsasun.
Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Apirilaren 28ra arte Leitzako Amazaba ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen marrazkien erakusketa izanen da, Irurtzungo euskal txokoan.
Apirilaren 15etik 30era, Sara artistaren lanen erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian.
Apirilaren 18an, 21ean eta 22an, osteguna, igandea eta astelehena, David Galan Galindo zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 19tik 21era, ostiraletik igandera, muralismo parte hartzailea tailerra eginen dute, Intxostiapunta gazte gunean.
Uholdeak programaren barruan, apirilaren 19an, ostirala, 'Sistema de partituras expositivas para prototipos resonantes' emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan; apirilaren 24an, asteazkena, Ibai Gogortzaren kontzertua izanen da.