Apirilaren 24an, asteazkena, Goi tentsioko linearik ez. Herri bizien alde solasaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Apirilaren 28ra arte Leitzako Amazaba ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen marrazkien erakusketa izanen da, Irurtzungo euskal txokoan.
Apirilaren 15etik 30era, Sara artistaren lanen erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian.
Uholdeak programaren barruan, apirilaren 19an, ostirala, 'Sistema de partituras expositivas para prototipos resonantes' emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan; apirilaren 24an, asteazkena, Ibai Gogortzaren kontzertua izanen da.
Apirilaren 22tik 28ra, Euskal Herrian Euskarazen ekimena izanen da. Astean zehar jarduerak izanen dira Irurtzunen, Arbizun eta Altsasun. Hilaren 25ean, Urdiainen, Bizkaroso filma izanen da; mosaiko erraldoia eta bakarlariak, Altsasun, eta argazki erraldoia Ziordian. 26an, 'Plazan, eskuaz!' ekimena, Altsasun.
Martxoaren 20an, asteazkena, Arantxa Urretabizkaiaren solasaldia izanen da, Altsasun; apirilaren 22an, astelehena, Xabier Mendigurenek eta Jon Arratibelek Etxarri Aranatzen aurkezpena eginen dute, eta apirilaren 26an, ostirala, Miren Agur Meabe Uharte Arakilen izanen da.
Liburuaren Egunaren harira zenbait ekimen antolatu ditu Altsasuko liburutegiak: apirilaren 23an, asteartea, Patxi Irurtzunen hitzaldia izanen da, Iortian; 24an, asteazkena, papera egiteko tailerra antolatu dute, eta 25ean, osteguna, Enkarni Genuaren eskutiktxotxongilo saioa izanen da.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |