Apirilaren 17an, asteazkena, Internetak eta sare sozialek dakartzaten haurrendako eta gazteendako arrisku egoerei aurre egiten laguntzeko hitzaldia antolatu dute Olaztiko herri eskolak eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek elkarlanean.
Apirilaren 17an, asteazkena, Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko Berdintasun zinegotziaren hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean, EHBildun antolatuta.
Apirilaren 17an, asteazkena, Etxarri Aranatzen kokatutako eleberri historikoa aurkeztu du, herriko kultur etxean.
Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Apirilaren 28ra arte Leitzako Amazaba ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen marrazkien erakusketa izanen da, Irurtzungo euskal txokoan.
Apirilaren 15etik 30era, Sara artistaren lanen erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian.
Apirilaren 19an, ostirala, Ezkabako espetxeko bizitza eta ihesa eszenaratzen duen lanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Sendaberri programaren barruan. Apirilaren 17an, asteazkena, espetxeko historiari buruzko hitzaldia izanen da.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |