Apirilaren 12an, ostirala, Altsasuko Gazte Agendaren barruan betiko jolasak izanen da. Apirilaren 13an, larunbata, lehen sorospenak ikastaroa izanen da, Altsasuko gazte gunean.
Apirilaren 12an, ostirala, Arbizuko ikastolaren 50. urteurrenaren ekimenen barruan, bakarrizketa saioa izanen da, Argidea elkartean.
Apirilaren 12an, ostirala, Mikel Alirarekin solasaldia eginen dute Olaztiko irakurleek.
Apirilaren 12an, ostirala, tradizio metalurgikoaren inguruan egindako proiektauren lehenengo fasearen aurkezpena eginen du Lakuntzako Udalak.
Apirilaren 12an, ostirala, Zuk Performing Arts konpainiak Jorge Oteizaren obran oinarritutako ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean, DNA Nafarroako Dantza Garaikidea programaren barruan.
Apirilaren 12an, ostirala, pilota partidak izanen dira Euskalerriari frontoian. Atzelari etxarriarraren Errioxako promotorarekin jokatzen duen lehenengo partida izanen da.
Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Apirilaren 11n eta 14an, osteguna eta igandea, Denis Imbert zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 11n, 14an eta 15ean, osteguna, igandea eta astelehena, Martino Zaidelis zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.