Barañaingo Alaitz institutuko eta Altsasu Institutuko 260 ikaslek kontzertua eskainiko dute.
Lakuntza. Bizitzarako konpetentziak hitzaldia. 17:00etan, Gure Nahia jubilatu elkartean.
Uharte Arakil. Erreanimazioa eta lehen sorospenak tailerra. Aurretik Gizarte Zerbitzuetan izena eman. 17:00etatik 19:00etara, udaletxean.
Etxarri Aranatz. Flobin jolas eta ipuin. Kontakizun hori eginen du Xabier Flamarique ipuin kontalariak. 3 urtetik gorako haurrendako. 17:30ean, liburutegian.
Altsasu. Munduko ipuinak. Manolita Thundersen haurrendako tailerra, Liburuaren eguneko egitarauaren barruan. 18:00etan, Iortia kultur gunean.
Lakuntza. Gitarra kontzertua. Lakuntzako, Etxarri Aranazko eta Altsasuko musika eskolako ikasleak. 18:30ean, kultur etxean.
Etxarri Aranatz. Elikadura burujabetzari buruzko mahai-ingurua. Hizlariak: Judith Garcia, Gipuzkoako EH Bilduko batzarkidea; Juanma Intxaurrandieta, Intiako gerentea, eta Imanol Ibero, Nafarroako EHNEko presidentea eta ardo ekologikoko ekoizlea. 18:30ean, kultur etxean.
Etxarri Aranatz. Jar zaitez martxan: zure egunerokoan autonomia berreskuratzeko. Josefina Arregi klinikaren hitzaldia. 18:30ean, Gure Ametsa jubilatuen elkartean.
Altsasu. Gorrion rojo filmaren emanaldia. 19:00ean, Iortia kultur gunean.
Irakurle taldea Garbiñe Ubedaren liburuaz hizketatzeko elkartuko da. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzak kontatzen.
Altsasu. Altsasukoak aske batzarra, epaiketaren berri emateko. 20:00etan, udaletxe parean.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.
Txefo Mendezen argazkiak
Liburuaren eguna dela eta antolatutako erakusketa.