Irailaren 15ean, ostirala, 'Lidertza partehartzailerako adimen emozionalari buruzko jardunaldia' antolatu dute Anel-ek eta Sakanako Garapen Agentziak.
Irailaren 13tik 17ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak altsasuarrek.
Ziordiko tabernaren 30 urteurrena ospatzeko iraileko ostiraletan musika estilo desberdinetako kontzertuak izanen dira: hilaren 8an, Sabin Musika; 15ean, Endika Laia; 22an, Totem y Tabu, eta 29an, Duo Soni2.
Irailaren 17an, igandea, Irurtzun eta Arakilgo Bertako Ganadu azoka izanen da, Irurtzunen, "elkarlanean, herri nekazaritza eraikiz". Aurretik, irailaren 15ean, ostirala, Nafarroako ardoen dastaketa egonen da, Itxasperrin.
Irailaren 8tik 10era eta 15etik 16ra euskal zirkua Arbizun izanen da, Nafarroa Oinezen eskutik.