Irailaren 13an, asteazkena, eguerdian, Altsasuko festak iragartzen duen suziaren eztandarekin hasiera emanen diete festei Altsasun. Maiatzaren 3tik irailaren 14ra arte, egunero, 12:00etan, kanpai errepika egiten duten kanpai joleek botako dute. Festek irailaren 17ra arte, igandea, iraunen dute. Javier Ollo Martinez Altsasuko alkateak 'Festaren esentzia' gogoratu nahi izan du festetako egitarauan, eta "ohore handiz" agurtzen ditu herritarrak: "Jakin badakit ezinezko edo, gutxienez, oso zaila dela ekitaldi eskaera guztiei erantzutea. Izan ere, erabilgarri dagoen aurrkontua irizbide bat (bakarra ez izan arren) da beti (edo izan behar luke) udalaren edozein jarduketatan".
2023ko Altsasuko festek 126.844 euroko gastuen aurrekontua dute. Egitaraua "bikainaz harro" egoteko modukoa dela gaineratu du alkateak, "baina hori festetako elementu bat besterik ez da. Festa zuetako bakoitzak egiten duzu, zuek baitzarete festetako protagonistak". Eguraldi txarra eginez gero udalak antolatutako ekimenak Foru plazan izan beharrean Iortia kultur guneko zabalgunean izanen dira.
Altsasuko festetako kartel lehiaketako irabazlea helduen modalitatean, eta, beraz, egitarauaren portadaren irudia Raul Lopez Martinen Jaiak kartela da. Haurren modalitateko irabazlea eta atzeko azala osatzen duena Christian Barreto Rodriguezen marrazki bat da. Sari banaketa irailaren 13an, txupinazoaren aurretik izanen da.
Altsasuko Jai Batzordeak hilabeteak daramatza festetako egitaraua antolatzen. "2019ko hasitako ibilbidearen momenturik oparoenean datoz aurtengo festak, non 30 kuadrilatik gora lanean ibili garen. Alperrik ez eta kirol ikuskizunak, haimaketakoak, kontzertuak, bazkariak eta abar antolatzea lortu dugu". Jai Batzordearen karpa Zubeztia plazan, elizaren atzean, egonen da; eguraldi txarra egitekotan kaleko ekimenak bertan eginen dituzte.
Bestetik, elizako erloju parean Herri Txokoa egonen da eta bertan ere "elkarlan eta auzolanean eraikitako espazioa, festak giro parekide eta euskaldunean bizitzeko, jai giroaz denok berdin gozatu nahi ditugulako, herritik eta herriarentzat lan egiten" egitaraua prestatu dute.
Altsasuko peñetara batzeko irailaren 8an, 9an eta 12an, 19:30etik 21:30era, Gure Etxea eraikinean peñetako kideak egonen dira. Peñak-ek antolatutako kafeak, kopak, hamaiketakoak, meriendak, kalejiretako meriendak eta edaria eta abar sartzen da peñako parte izatean eta adinaren araberako prezioak dituzte: bost urtera arte 5 euro, sei eta hamabi urte bitartean 10 euro, 13 eta 18 urte bitartean 20 euro, 19 eta 30 urte bitartean 25 euro eta 30 urtetik gora 30 euro. Altsasuko Gazteak peñaren eta bestelako festetako materiala erosteko eta aukera izanen da ere.
Aurten Altsasuko Gazteak peñak 50 urte beteko ditu, eta irailaren 17an, igandea, ospatuko dute.
Altsasuko festetako egitaraua
Irailak 13 asteazkena
10:30 2022ko kintari harrera: Zapien janztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxe aurrean.
11:00 Hamaiketakoa txarangarekin, Altsasuko Peñak-ek eta Jai Batzordeak antolatuta. Izena eman: Jai Batzordearen sare sozialetan edo 689 902 168 telefonoan, 5 eurotan.
11:30 Altsasuko 2023ko festetako kartel lehiaketaren sari banaketa, udaletxean.
Kalejira txupinazora, Jai Batzordeak antolatuta
12:00 Festen eztanda handia eta errepikea: Altsasuko txistulari, gaita jotzaile eta erraldoiekin, udaletxearen aurrean.
Ondoren, peñen kalejira.
13:00 Sakana Kantuz ‘23 Altsasu, udaletxearen aurrean.
Eguerdiko kontzertua: Ecléctic Celtic Banda taldearekin, Foru plazan.
Etxera topa, Sarek antolatuta, Herri Txokoan.
13:30 Elkartasun brindisa, Jai Batzordeak antolatuta, karpan.
15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, karpan.
Etxera bazkaria, Sarek antolatuta, Baratzekobide plazan. Izena emateko: Elkartean, Arkangoan eta Biltokin, 15 euro.
16:30 – 20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.
17:30 Grand Prix txarangarekin, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxeko aldapan.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 – 21:30 London Orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
21:15 Peñen iristea Foru plazara.
21:30 Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza, Altsasuko Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, Foru plazan.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:30 – 02:00 London Orkestraren dantzaldia, Foru plazan.
Irailak 14 osteguna
Jai Batzordearen Kuadrilen eguna
09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.
10:30 Udalbatzaren irteera Otadiako Santo Kristo ermitara, Altsasuko Txistulariak lagundauta, udaletxetik.
11:30 Zubeztiak elkarteak eskainitako auzatea, Foru plazan.
11:30 – 14:30 Txiki park eta Txu Txu trena, Iortia zabalgunean.
12:00 Azken errepikea eta zortzikoa, Altsasuko Txistulariak lagunduta, Foru plazan.
13:00 Eguerdiko kontzertua: Goxua’n Salsa taldearekin, Foru plazan.
13:00 - 15:00 Errigorako produktuekin egindako pintxo-bermuta, Herri Txokoan.
13:30 Bermut-a kuadrilaka, gaztetxeko plazatxoan.
Altsasuko gaiteroen bermut kontzertua, Txalaparta tabernan.
15:00 Leioako 5ak libre elkartasun bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, karpan. Ondoren, bingoa.
16:00 – 19:00 Txiki park eta Txu Txu trena, Iortia zabalgunean.
16:30 – 20:00 Peñen kafea, merienda eta kalejira, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan hasi eta Zumalakarregi plazan amaitu.
17:30 Jokuak txarangarekin.
18:00 ASPEren esku pilota partida profesionalak, Burunda frontoian.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 – 21:30 Nazioarteko Sí Señor Mariatxiaren kontzertua, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
21:15 Peñen iritsiera Foru plazara.
21:30 Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza, Altsasuko Txistulariekin eta Etxarri gaita jotzaileekin, Foru plazan.
Bokatada, Jai Batzordeak antolatuta, karpan.
22:00 Zezensuzkoa.
22:30 Playback kuadrilaka, Jai Batzordeak antolatuta, karpan. Ondoren, Karaokea.
23:30 – 02:00 Kontzertuak: Guilty Brigade eta Kaos Etiliko taldeak, Foru plazan.
00:00 – 02:00 Elektrotxaranga, Altsasuko Peñak-ek antolatuta.
Irailak 15 ostirala
Jai Batzordearen Altsasuko Peñen eguna
09:30 Dianak Altsasuko Musika eta Dantza eskolako txistu ikasleekin.
10:00 – 13:00 XCIV Altsasu Txirrindularitza txapelketa, Altsasuko Kirol Elkarteak antolatuta.
La Encina Kultur Elkarteak antolatutako kalejira, La Encina Kultur Elkartearen egoitzatik.
11:30 Beti Jaten Elkarteak eskainitako auzatea, Foru plazan.
12:00 Elvi Sabeliztuna, Zumalakarregi plazan.
Herriko nagusiei omenaldia: Abardia jarriko zaie etxean, Udal Musika Eskolak girotua.
Herri kirol erakustaldia eta trontza apostua, Jai Batzordeak antolatuta, plazan. Trontza apustuan izena ematea: sare sozialetan edo 640 044 424 telefonoan.
13:00 Neska* gazteok Utopiak lehertzeraino: Baterajotzera! eta Zaintza eskubide kolektiboaren, Greba Orokor Feministara! photocall-a, Herri Txokoan.
12:00 – 14:00 Eguerdiko emanaldia: Alurr Dantza taldearen Laia dantza emanaldia, Foru plaza.
14:30 Nagusien omenezko bazkaria. Ondoren, Fidelekin dantzaldia, Iortia kultur gunean.
15:00 Makarronada, Jai Batzordeak antolatuta, karpan. Tiketak: Gure Etxean irailaren 8an, 9an eta 12an, 10 eurotan.
16:30 – 17:00 Altsasuko Peñen kafeak, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.
17:30 – 20:00 Elkartepoteoa eta merienda, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan hasi eta Zuamalakarregi plazan amaitu. Merienda ibilbidean zehar.
17:00 – 21:00 La Encina Kultur Elkarteak antolatutako kalejira, La Encina Kultur Elkartearen egoitzatik.
18:00 Irurtzungo Orritz pertsonai mitologikoekin kalejira, plazan.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 – 22:00 Edelweis orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
21:15 Peñen iritsiera Foru plazara.
21:30 Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza, Burundar txistulariekin eta Etxarri gaita jotzaileekin.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:00 – 00:00 Goxo txarangaren kalejira, Gazteria Zerbitzuak antolatuta.
23:00 Kontzertuak: Ibil bedi eta Raimundo el Canastero taldeak, Jai Batzordeak antolatuta, karpan.
23:30 – 02:00 Edelweis orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
02:00 / 04:00 Itaiaren etxeratze kolektiboa, karpan.
Irailak 16 larunbata
09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.
10:00 - 13:00 Eskolarteko txirrindularitza proba, Burunda Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Zumalakarregi plazan.
11:00 Haize Berriak Bandarekin kalejira.
11:30 La Encina Kultur Elkarteak eskainitako auzatea, Foru plazan.
12:00 Apar festa, Baratzeko Bide plazan.
Bertso poteoa: Idoia Granizo eta Ainara Ieregi; gai jartzailea: Ekain Alegre.
13:00 Eguerdiko kontzertua: Haize Berriak Banda, Foru plazan.
Arbizuko Borroka Klubaren erakustaldia, karpan.
14:00 AHTaren aurkako plataformarekin herri argazkia.
14:30 VI. Herri bazkaria, Pancho Balbuenak girotua, Zelandi kiroldegian. Tiketak: Iortia kultur gunean, 15 euro helduek eta 10 euro 12 urtetik beherakoek.
16:30 - 20:00 Peñen kafea, merienda eta kalejira, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan hasi eta Zumalakarregi plazaraino.
18:00 Zirika Zirkus konpainiaren Azken fakirra zirku ikuskizuna, Zumalakarregi plazan.
18:30 Leioako 5ak aske! Errepresio politikoa gelditu manifestazioa, Zelandin.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 - 20:30 Kontzertua: Kai Nakai, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
21:15 Peñen iritsiera Foru plazara.
21:30 Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza, Burundar txistulariekin eta Etxarri gaita jotzaileekin, Foru plazan.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:30 Kotnzertua: Bulego. Ondoren, DJ Davila (04:00ak arte), Foru plazan.
23:00 DJ Atenenas eta DJ 3haiZra, Jai Batzordeak antolatuta, karpan.
Tekno gaua, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.
00:00 - 02:00 Peñen igoera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.
02:00 / 04:00 Itaiaren etxeratze kolektiboa, karpan.
Irailak 17 igandea
Altsasuko Gazteak peñaren 50 urteurrena
09:30 Dianak Burundar txistulariekin.
10:30 Hamaiketakoa, Jai Batzordeak antolatuta, karpan.
11:30 Amandrea Elkarteak eskainitako auzatea, Foru plazan.
Kalejira txarangarekin, Jai Batzordeak antolatuta.
11:00 - 14:00 Munduko Arrozak: Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakanako Harrera Harana plataformak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta. 14:00etan dastaketa, platera euro bat.
11:30 - 14:00 Erraldoi eta buruhandien kaljiera, Altsasuko eta Etxarriko gaiteroak lagunduta, Iortia zabalgunean hasi eta Foru plazaraino.
13:00 Eguerdiko kontzertua: Trasteando taldea, Foru plazan.
14:00 Altsasuko Gazteak peñaren elkarretaratzea, Jai Batzordeak antolatuta, txoznan.
14:30 Altsasuko Gazteak peñaren argazkia, Jai Batzordeak antolatuta, Bahia dantzalekua eta INEM zenaren egoitzan.
15:00 Altsasuko Gazteak peñaren bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, karpan. Tiketak: Arkangoa, Txalaparta eta Lezea eta Gure Etxea peñen ordutegian; ikasle eta langabetuak 15 euro, langileak eta jubilatuak 20 euro.
16:00 - 20:00 Peñen kafea, merienda eta Skapaie Elektrotxarangierekin kalejira, Altsasuko Peñak-ek eta Jai Batzordeak antolatuta, Foru plazan hasi eta Zumalakarregi plazaraino.
18:00 Otadiako Santo Kristo LII. Pilota Txapelketa, Altsasuko Kirol Elkarteak eta Pilotajauku Elkarteak antolatuta, Burunda frontoian.
Play Back lehiaketa eta Txokolatada, Kukuerreka Elkarteak eskainia, Baratzeko Bide plazan.
19:00 Denak Etxera kontzentrazioa, Sarek antolatuta, Foru plazan.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 - 21:30 Kontzertua: Tapia eta Leturia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
21:15 Peñen iritsiera Foru plazara.
21:30 Altsasuko zortzikoa eta Larrain datzan, Burundar txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
Ondoren, festen agurra, azken petardo sorta eta su artifizialen ikuskizuna, udaltxea aurrean.
22:30 Peñen kalejira.