Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.
Maiatzaren 29an, asteazkena, Brass Band taldearen kontzertua izanen da, Iortia zabalgunean; maiatzaren 30ean, osteguna, txistularien eta koroaren kalejirak izanen dira.
Maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean, ostirala eta larunbata, Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaz diagnostikatutako pertsonen elkartearen aldeko musika festibala izanen da, Altsasuko Zelandiko patioan. Sarrerak agortuta daude; zero hilararen bidez laguntza eman daiteke.
Maiatzaren 30ean, ekainaren 2an eta 3an, osteguna, igandea eta astelehena, Andrea Jaurrieta zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.