Agorrilaren 2an, ostirala, etxarriarrek hain estimatua duten kantua sortu duen Gwendal taldeak herrian joko du, koadrila baten ekimenez. Karlos Nabarro Andueza eta Mikel Oiarbide Zabala kontzertua antolatu duen taldeko kideak dira.
Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte argazkilari altsasuarraren argazkiak ikusgai egonen dira, Etxarriko kanpineko tabernan.
Abuztuaren 2tik 3ra, ostiraletik larunbatera, jokatuko da Maisuenea gaztetxeak antolatutako torneoa. Izena ematea zabalik dago.
Abuztuaren 3tik 8ra, larunbatetik ostegunera, ospatuko dituzte festak etxarriarrek. Etxarri-Palestina Elkartasun Taldeak piztuko du suziria. Bezperan, abuztuaren 2an, besteak beste, Aupa Etxarri! ekimenaren kontzertuak izanen dira; abuztuaren 9an EGAk antolatutako Inutillan Eguna izanen da.