Urriaren 1ean, asteartea, 'Telefono mugikorrak: nola eta noiz?' familiendako hitzaldia antolatu dute Altxa Burua elkarteak eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte zerbitzuak. Hizlaria Miren Ros Bidelagun elkarteko kidea izanen da.
Urriaren 1ean eta 3an, asteartea eta osteguna, Aralarko Guardetxe berriaren inguruko informazio eta sentsibilizazio jardunaldiak eginen dituzte, Guardetxe beraren erainkuntzari buruz konkretuki eta zurezko eraikinei buruz orokorrean, Guardetxearen aparkalekuan, 09:30ean (ostegunekoa konfirmatzeke). Sarrera libre eta doakoa da, baina aurretik izena eman behar da navarra.es webgunean.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.