Urriaren 19an, larunbata, 'Bai, bero handia dago eta gu gara! Hitz egin dezagun menopausiaz' kafe tertulia eginen dute, 10:30ean, Lakuntzako liburutegian. Menopausia garaian dauden pertsonak bizipenak partekatzera eta beste batzuenak aditzera gonbidatu dituzte; horrela, elkarrekin, sintomak eta horiek modu "zoriontsu eta osasuntsu" batean igarotzeko aholkuak partekatuko dituzte.
Urriaren 19an, larunbata, Altsasuko Ferien barruan XV. Onddo Lasterketa ez lehiakorra jokatuko da, Foru plazatik. Aurreko urtean bertan behera gelditu zen, eta lasterkariak gogoarekin itzuliko dira lasterketara. 7 kilometroko ibilbidea antolatu du Dantzaleku Sakana Klubak. Izena ematea 10 eurotan egin daiteke, klubaren webgunean eta urriaren 19an 09:00etan, Foru plazan. Hiru modalitate izanen dira, oinezkoa 10:30ean aterako da, 11:00etan lasterketa, eta 12:00etan Altsasuko Ferietako Eskolarteko XLIII. Krosa.
Urriaren 19an, larunbata, Pribatutasuna Sarean ikastaroa izanen da, 11:00etatik 13:00etara, Arbizuko liburutegian: Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan… Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horiei erantzutera eta, batez ere, sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku aletzera bideratutako saioa. Ikastaroa Sarean Euskaraz programaren barruan eginen dute, eta aurretik izena eman behar da sareaneuskaraz.eus webgunean. Ekimenaren hurrengo ikastaroa Sakanan urriaren 26an izanen da, Altsasuko Intxostiapuntan, eta 3D inprimagailuen inguruko ikastaroa izanen da.
Urriaren 19an, larunbata, Lakuntzako Gure Nahia elkartearen bazkidearen eguna ospatuko dute. Egunean zehar hainbat ekimen izanen dira, tartean bazkaria, aipamenak eta kontzertua.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 18an eta 19an, ostirala eta larunbata, Gure Pilota elkartearen pilotarien partidak izanen dira Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian. Etxarritik kanpo ere partidak jokatuko dituzte pilotariek. Nesken pala partidak Urriak 18 ostirala18:00, Euskalerriari frontoian Baqueriza - Lakuntza / Goyenaga - MencosElola - Leha / Olague - Urtasun Marroyo - Salinas / Campos - Mendiburu Urriak 19 larunbata10:00, Euskalaerriari frontoian Beltza - Astiz / Salanueva - Sarasibar Mundiñano - Goikoetxea / Arratibel - MosqueiraResano - Goñi / Marroyo - Moreno
Urriaren 15ean, 16an eta 20an, Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatutako XXI. Mikologia Jardunaldiak izanen dira; Altsasuko ferien baitan. Jardunaldien barruan bi hitzaldi eta, Altsasuko Ferietan, erakusketa izanen dira. Hortaz, urriaren 15ean, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur gunean, Saskia Elkartearen Mikologiaren kudeaketa (barrutiak, parke mikologikoak eta elkarteak) hitzaldia izanen da, gaztelaniaz, eta urriaren 16an, asteazkena, 18:30ean, Manolo Becerrak Nafarroako ziza posoitsuak hitzaldia emanen du, gaztelaniaz. XXI. Mikologia Jardunaldiak Urriak 15 asteartea18:30, Iortia kultur gunea Gestión de la micología (cotos, parques micológicos y asociaciones), Saskia Elkartea Urriak 16 asteazkena18:30, Iortia kultur gunea Setas venenosas en Navarra, Manolo Becerra Urriak 20 igandea Mikologia erakusketa, Labaderon
Urriaren 17an, 20an eta 21ean, osteguna, igandea eta astelehena, Arantxa Echevarria zinemagilearen La infiltrada filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Aranzazu Berradre Marínen benetako istorioan oinarrituta dago. Polizia nazional batek 8 urtez ETAn sartu zen. 20 urte besterik ez zituenean, gazteak ezker abertzalean sartzea lortu zuen Logroñoko Kontzientzia Eragozpen Mugimenduko militante gisa aurkeztuz, eta ETAko buruzagiekin pisu batean bizi zen emakume bakarra izanda. Infiltratu bitartean, familiako loturak erabat moztu behar izan zituen, Donosti komandoa desegin ahal izateko. Saioak: Urriak 17, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Urriak 20, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Urriak 21, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Urriaren 17tik 20ra ospatuko dituzte feriak altsasuarrek. Egun handia igandea izanen da, Feria eguna: besteak beste, zaldi, ardi eta behi erakusketak eta nekazaritza eta artisau azokak izanen dira, baita Edizioaren azoka ere. Larunbatean Onddo Lasterketa ez lehiakorra izanen da. Peñak kalera aterako dira.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.