Urriaren 27an, larunbata, Sakanako Mendizaleak taldeak Orhiko tuneletik Iratiko Etxeakera ibilbidea antolatu du. Guztira, 16,65 kilometroko ibilbidea eginen dute, 328 metro aldapan gora eta 998 metro gain beheran. 6:00etan abiatuako dira Olatzagutiatik Orhiko tunelera, eta bazkaria helmugan, Iratiko Etxeaken, eginen dute. Mendi irteeran parte hartzeko aurretik izena eman behar da, urriaren 24a baino lehen, 609 223 581 (Miguel) telefonoan.
Urriaren 27an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak Barranka Txirrindularitza Taldearekin batera Burgosko Mediterraneoko bide berdetik mendi bizikleta ibilaldia antolatu du: Oña, Traspaderne eta Frias herriak bisitatuko dituzte txirrindulariek. Ekimena 14 urtetik gorakoendako bideratuta dago eta urriaren 23ra arte eman daiteke izena, 10 eurotan, kirolak@sakana-mank.eus edo 670052753 edo 683343854 telefonoetan. Ibilbideari dagokionez ertain-erarza da, 47 kilometrokoa eta 500 metroko desnibela. Parte hartzaileek autobusa 07:00etan hartuko dute, Altsasuko autobus geltokitik. Itzulera bazkaldu ondoren izanen da.
Urriaren 27an, igandea, Karrikestu elkarteak Etxarri Aranazko historia eta beheko basoko ondarea Arkaitz Errazkin eta Manu Gomezen eskutik ezagutzeko txangoa antolatu du. Besteak beste, trikuharriak, txondorrak, errotak eta harrobiak ikusiko dituzte txangoan. Irteera 09:00etan Etxarriko Kanpineko goiko aparkalekutik izanen da, eta 11:00ak aldera, txangoaren erdian, gosaria eginen dute, San Adriango mahaitan elkarteak eskainita.
Urriaren 27an, igandea, bigarren eskuko azoka izanen da Iortia zabalgunean.
Urriaren 27an, igandea, 12:00etan, Txiki euskarazko familiarteko musikalaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: "Mayak, azkenaldian, konfiantza galdu du bere buruarengan: lagunek ez dute balioesten, eskolaz aldatzeko beldurrak geldiarazten du, familiak ez dizkio bere kezkak fidatzen. Uste du ez dela besteak bezain indartsua eta txikia sentitzen da. Baina, gainera, Maya etxe zahar bateko hormen artean ezkutatutako mundu ñimiño bateko biztanle ñimiño bat da!... Hori gutxi balitz, jakin ezazu bere mundua arriskuan dagoela. Indarra hartzeko eta ekiteko garaia da. Maya txikia izan arren boteretsua dela frogatzeko garaia da". Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.
Urriaren 27an, igandea, 13:00etan, Lakuntzako plazan, Munduko Zerealak ekimena antolatu du Txingurriyek, Altsasuko Institutuak eta Lakuntzako Eskolako Guraso Elkarteak lagunduta. Ekimenean, munduko ezagunak diren zerealekin egindako janariak doan dastatzeko aukera izanen da, besteak beste, arroza, taloak, kuskusa, fideoak... Ekimenean ere Zangitu Fanfarrearen emanaldia izanen da eta Sakana Harrera Harana ere bertan izanen da. Bestetik, Lakuntzako Udalak herrira bizitzera joandako fimiliei Ongi Etorri ekitaldia eginen die, zapitxoak banatuz.
Urriaren 27an, igandea, antzerkia, bideo animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen Anbotoko Mari haurrendako ikuskizuna izanen da, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean. Garik Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko. 3 eta 10 urte bitarteko haurrendako bideratuta dago, eta sarreran 3 eurotan eros daitezke, aurretik, Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean eta egunean bertan, 3,5 eurotan, txarteldegian.
Urriaren 27an, igandea, Lesbosko errefuxiatuen inguruko Exopía film dokumentalaren emanaldia izanen da, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean. Sinopsia: Hasierako ideia Muxutrock musika taldeak errefuxiatuen akanpaleku batean kontzertu bat ematea izan zen, baina ezin izan zuten. Hortaz, Iruñeko aktibista taldeak Europara Atenastik eta Lesbos uhartetik iristen diren errefuxiatuen errealitatea erakusten dute; musikaz, emozioz, minaz eta itxaropenaz betetako bidai bat. Zuzendaria: Aritz Gorostiaga.
Urriaren 27an, igandea, Baizera funk taldearen kontzertua izanen da, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Bira Nafarroan Barna Nafarroako Gobernuko Kultura sailak sustatutako programaren barruan.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 24an, 27an eta 28an osteguna, igandea eta astelehena, Pedro Almodobar zinemagilearen eta Julianne Moore eta Tilda Swinton protagonizatzen duten La habitación de al lado filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha gerrako erreportari. Bizitzaren zirkunstantziek banandu egin zituzten, eta, urte askotan kontakturik izan gabe egon ondoren, berriz ere muturreko egoera batean aurkitzen dira... Saioak: Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Urriak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Urriaren 24an eta 27an, osteguna eta igandea, Dani de la Orden zinemagilearen Una casa en llamas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto txikian. Sinopsia: Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaquesen. Aspaldi dibortziatuta dago, bere bikotekide ohiak bikote berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi ari dira bere bizitza egiten. Montseri ezerk eta inork ez dio lortuko gogoak izorratzea; denbora gehiegi dago une honen zain, denbora gehiegi amesten duela berarekin: asteburu hau bai edo bai asteburu aproposa izango da..., horretarako dena erre behar badu ere. Fitxa artistikoa: Emma Vilarasau, Enric Auquer,Maria Rodriguez Soto, Alberto San Juan, Clara Segura, Jose Pérez-Ocaña, Macarena Garcia, Flavio Marini, Noa Millan, Zoe Millan, Jose Perez Ocaña. Saioak: Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euor). Urriak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Hizkuntza: jatorrian katalanez.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.