Azaroaren 23an, larunbata, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna bertan zela ikusita, hainbat emakumezko gazte altsasuar zerbait antolatzeko gogoz elkartu dira, eta egun osoko egitaraua prestatu dute, Altsasun, 'Indarkeria matxistaren kontra, kaleak hartu' lelopean.
Azaroaren 23an, larunbata, 17:30etik aurrera, Buruhandi tailerra eginen dute, Etxarri Aranazko kultur etxean. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da, irailaren 18a baino lehen, 618 645 901 telefonoan, eta 10 euro ordaindu.
Azaroaren 23an, larunbata, Lakuntzako eskolako guraso elkarteak Puzgarrien festa handia antolatu du, Lakuntzako Behar zana pilotalekuan.
Azaroaren 23an, larunbata, Etxarri Aranazko abesbatzak Musikaren Nazioarteko egunean 'Bizi Etxarriko Abesbatza! kontzertua emanen du, Andra Mari baselizan, eta aurten berezia izatea nahi dute: herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera. Izena ematea azaroaren 17ra arte izanen da.
Azaroaren 23an, larunbata, Hechos y faltas komediaren emanaldia izanen da, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Broadway, Frantzia edo Argentinan antzeztu ondoren, What Happens There liburuaren Espainiako Estatuan ere egokitu du Bernabe Ricok, Angeles Martin, Jorge Sanz eta Gonzalo Hermoso aktore ospetsuek protagonizatuta. Narrazio askatasuna eta fikzioa bereizten dituen mugei buruzko istorio barrigarria da; kazetaritzari buruzko hausnarketa egiten duen antzezlan oso dibertigarria da. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian; oso gutxi gelditzen dira.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Olatzagutiko Akelarre ludotekan, jolasteko eskubideari eta haurren garapenerako duen garrantziari buruzko zenbait ekimen izanen dira: azaroaren 22tik 28ra erakusketa izanen da, azaroaren 22an jolas erraldoi kooperatbioa eta material birziklatuetako tailerra, eta jolastailueak bilduko dituzte ere.
Azaroaren 22an, ostirala, Musikaren Nazioarten eguna izanen da, eta egunean bertan Zarata txarangak, Altsasuko txistulariek eta Altsasu Kantuzek kalejirak eginen dituzte. Larunbatean, Haize Berriak banda, Etxarri Aranazko eta Erkudengo Ama abesbatzen emanaldiak izanen dira.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.
Azaroaren 22tik 25era, ostiraletik astelehenera, udazkeneko festak ospatuko dituzte Lizarragan.
Azaroaren 22an, ostirala, ekimen berezia antolatu dute Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean: Gaubela. Ekimenean parte hartzeko aurretik izena eman behar da gazte gunean, 3 eurotan, eta parte hartzen dutenek gaua Intxostiapuntan pasako dute. 22:00etan sartuko dira, eta 9:00etan itzuliko dira etxera. Azaroaren 23an, larunbata, 18:00etan, Gazte zinema saioa izanen dute Altsasuko gazte txokoa: Azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren egitarauaren barruan, Emakumeen kontrako indarkeriaren eta indarkeriai bikarioaren inguruko filmak proiektatuko dituzte, Intxostiapuntan.