Abenduaren 13an, ostirala, 11:30etik 13:00etara, Altsasuko Jubilatuen elkartean, Aurrezten ikas dezagun hitzaldia izanen da; besteak beste, bono sozialari buruz, telefono mugikorren tarifei buruz eta aseguruei buruz hitz eginen dute.
Abenduaren 13an, ostirala, 18:30ean, Juan Luis Larraza Lakuntza idazle etxarriarrak Bernoa liburuaren aurkezpena eginen du, Arbizuko liburutegian. Nobela historikoa da Larrazak idazi duena, eta XIII. eta XIV. mendeetako Etxarri Aranatzen oinarritzen da. GK Komunikazioak argitaratu du liburua.
Abenduaren 13an, ostirala, 19:00etan, Goaz antzerki taldearen Lotura Basatiak obraren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean; Irurtzungo Udalak Azaroaren 25aren harira antolatu du saioa, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuaren egitarauaren barruan. Bost emakume dira antzezleak: Amaia Arotzena, Jule Urbieta, Maialen Rosa, Amaia Zinkunegi, Itzale Laka eta Irati Baroja, eta Maialen Barojak argi eta soinu teknikari gisa laguntzen die. Performance erako ikuskizuna da, euskaraz.
Abenduaren 13an, ostirala, Giza Eskubideen eta Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira antolatu du Nafarroako Gobernuak Aba Taano, Los Ugandan Sticks eta Las Natumayiini Girls taldeen ikuskizuna.
Abenduaren 13an, ostirala, Olatzagutiko irakurle taldearen topaketa izanen da, 19:00etan, Olatzagutiko liburutegian. Hilabete hontako liburua Laetitia Colombani idazlearen La trenza da. Liburutegian, 948 371 444 edo bibliola@navarra.es epostan eman daiteke izena.
Abenduaren 13an, ostirala, 22:00etan, Bakarrizketa saioa izanen da, Etxarri Aranazko gaztetxean, Amaia Ruiz de Galarreta, Lander Varono, Leo Beriberri, Joxek Farra eta Asier Galarza umoregileekin.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Asteazkenero, Altsasuko azokan, elkarretaratzea eginen dute autobus enpresako langileek. Abenduaren 13an, ostirala, arratsaldez, udaletxearen parean elkarretaratzea eginen dute.
Abenduaren 13an, ostirala, gorroto diskurtsoen eta negazionisten edo ukaitzaileen aurrean, "ezinbesteko" esparru berriak sortzeko tailerra antolatu dute, Intxostiapunta gazte gunean.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.
Abenduaren 13an Santa Luzia eguna ospatuko dute ziordiarrek. Hurrengo egunean, 14an, larunbata, Ziordiko Gaztetxearen 30. urteurrenaren ospakizunak izanen dituzte.