Maiatzaren 30ean, ostirala, 17:00etan 19:00etan, Ipar Martxa tailerra eginen dute, Bakaikun.
Maiatzaren 30ean, ostirala, 17:30etik 20:30era, Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean.
Maiatzaren 30ean, ostirala, 18:30ean, Merkataritza festa antolatu dute, Altsasuko Iortia zabalgunean. 500 euroko hiru sari zozketatuko dituzte han daudenen eta paperak kutxar sartzen dituztenen artean.
Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, A la luz de las antorchas Jose Miguel Albizu idazle irurtzundarraren bigarren eleberriaren aurkezpena izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Idazlearkein batera Mari Oset editorea izanen da, eta El latido de los Tres Burgos eleberri historikoaren bigarren zatia da. Sarrera doakoa da, eta aurretik gonbidapena hartu behar da, Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean.
Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Iñurri elkartearen Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatu solidarioa izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Iñurri elkarteak minbizia duten eta inguruan dauden pertsonak laguntzen dituzte, eta saioan minbizia duten pertsonek jartzen dituzte gaiak Amaia Agirre gai jartzailearekin batera. Ealaia martin, Ekhiñe Zapiain, Maddi Ane Txoperena eta Oihana Iguaran izanen dira oholtzaren gainean egonen diren bertsolariak, eta Araitz Bizkaik eta Oihana Landak jarriko dute musika. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke izainurri.eus webgunean. Argazkia: AIURRI.EUS
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Maiatzaren 29an eta 30ean, osteguna eta ostirala, San Saasti musika eskolako gitarra eta bateria ikasleen kontzertua izanen dira, Lakuntzako musika eskolan eta Sorginak tabernaren aurrean, hurrenez hurren. Gitarra kontzertua 17:30ean izanen da, eta bateriarena, 19:00etan.
Ekainare 1era arte Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerreko artistek 2024-2025 ikasturtean egindako lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |