Ekainaren 18an, asteazkena, 13:00etatik aurrera, San Donato ikastetxe publikoaren ikasturte amaierako festa ospatuko dute: 13:00 Seigarren mailako ikasleei agurra eta opariak ematea. 15:00 Bazkaria. 15:30 - 17:30 Puzgarriak. 17:30 Egurrezko jokoak, aurpegi marrazketa, ur festa -ponpak, ur puxikak...- (eguraldiaren arabera).
Ekainaren 18an, asteazkena, 18:00etan, Irurtzungo liburutegian, Giza liburutegiak esperientzia izanen da. Lehenengo aldiz programak kontatu beharreko istorio bat duten pertsonen eta istorio horiek entzun, ezagutu eta partekatu nahi dituztenekin hitz egiteko aukera izanen dute topaketa honetan; "bizitza esaten diogun abentura honen maisu eta maistra bihurtzen dituen historiadun pertsonak izan ohi dira giza liburuak". Helburua topaketa sustatzea eta diskriminazioa gutxitzea da, desberdintasuna ospatuz eta pertsonekiko elkarrizketa, tolerantzia eta errespetua sustatuz, aurreiritziak eta estereotipoak zalantzan jarriz eta gizarte kohesioa sendotzen lagunduz.
Ekainaren 18an, asteazkena, 18:30ean, Iortiak kultur gunean 'Denon trena' hitzaldia antolatu du EH Bilduk. Adolfo Araiz foru parlamentariak eta Ainize Ibargutxik Altsasuko bozeramaileak hartuko dute hitza.
Ekainaren 16tik aurrera Pikuxar tabernako hormak Cocoli Areta artistaren pirograbatuen erakusketarekin daude apainduta.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |