Otsailaren 22an, igandea, 12:00etan, Xomorrotxoak Spasmo teatro konpainiaren familiarteko ikuskizunaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean; keinu umorezko ikuskizun bat da, zomorro mota gehiago dago munduan gainerako animalia gutiena baino, baina haien txikitasuna dela eta gutxitan ikusten da zein apartak diren. Emanaldia euskaraz izanen da; sarrerak 4 eurotan eros daitezke kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Otsailaren 22an, igandea, 17:30ean, Frankopoleon antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean, Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan: 2070. urtean Frankopoleon estatu dualaren inguruan hitz egiten du. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udalaren webgunean edo kultur etxena.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Herri Inauterietako erakusketa mustuko dute, Iortia zabalgunean. Erakusketa martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketan Altsasuko ikastetxeetako ikasleek eta Milakolore elkarteko kideek egindako inauteriei buruzko lanak egonen dira.
Otsailaren 21ean, larunbata, Altsasuko Piñata inauteria dela eta, Intxostiapunta gazte gunea itxita egonen da, baina ostiralean eta igandean, inauteri aurre eta ondorengoa pasatzeko ekimenak antolatu dituzte; otsailaren 20an, ostirala, mahai jolasak izanen dira Altsasuko gazte gunean, eta 22an, igandea, billar txapelketa.
Otsailaren 20an, 22an, 27an eta martxoaren 1ean, Iratxo elkarteak antolatutako jardunaldiak izanen dira; proiekzioak, Mendi Film zinemako filmak, irteerak eta beste izango dira.
Otsailaren 19an, osteguna, 19:00etan, eta 22an, igandea, 19:30ean, La tarta del presidente Hasan Hadi zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Sadam-eko Iraken zigorren mende bizirik irauteko egunero borrokan ari den bitartean, Lamiak, bederatzi urteko neskatoak, bere asmamena erabili behar du derrigorrezko tartaren osagaiak biltzeko, Sadam Husein presidentearen urtebetetzea ospatzeko edo ondorioei aurre egiteko: kartzela edo heriotza. Emanaldiak: Otsailak 19, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro) Otsailak 22, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro)
Otsailaren 19an, osteguna, 19:00etan, eta 22an, igandea, 19:30ean, Tres adioses Isabel Coixet zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Garrantzirik gabeko eztabaida zirudienaren ondoren, banandu egin dira Marta eta Antonio.Antonio, etorkizun handiko sukaldaria, bere sukaldean babesten da; bera, bere isiltasunean, tristura baino zerbait gehiago sumatzen hasten da: gosea galdu du… eta ez bakarrik desamodioagatik. Atzean osasun arazo bat dagoela konturatzen denean, ustekabeko aldaketa ematen du denak: janariak hobeto daki, musika inoiz ez bezala iristen zaio eta desioak beldurrik gabe bizitzeko gogoa pizten dio. Emanaldiak: Otsailak 19, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro) Otsailak 22, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro)
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||