Otsailaren 27an, ostirala, Altsasuko Iortia kultur gunean, 2022an Haizea Ramirez de Aldak eta Unai Razkinek Everest eta Annapurna eremuen arteko 900 km-ak osatzearen erronkaren nondik norakoak azalduko dituzte.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Herri Inauterietako erakusketa mustuko dute, Iortia zabalgunean. Erakusketa martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketan Altsasuko ikastetxeetako ikasleek eta Milakolore elkarteko kideek egindako inauteriei buruzko lanak egonen dira.
Otsailaren 27an, ostirala, 17:30etik aurrera, Sexgunea sexologia aholkularitza zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Larunbatean, 28an, 18:00etan, Momotxorroak. Kaos baten istorioa film dokumentalaren emanaldia izanen da.
Martxoaren 8aren harira Itaiak hainbat ekimen antolatu ditu, Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelopean. Otsailaren 27an, ostirala, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean, Tertulia eta estanpazio tailerra eginen dute; otsailaren 28an, larunbata, 18:00etan, Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamenak hitzaldia eginen dute, Altsasuko Gure Etxean, eta martxoaren 7an, larunbata, Atsasuko Zumalakarregi plazan, 11:30ean, Graffiti tailerra eta 18:00etan Gorputz adierazpen tailerra eta merendua, eginen dute, Mojen gimnasioan. Bestetik, martxoaren 5ean, osteguna, Las buenas compañías filmaren zineforum antolatu du Itaiak, 17:30ean, udaletxeko ganbaran. Martxoaren 6an, ostirala, 18:00etan, Zergatik aterako gara kalera M8an? hitzaldia eginen dute, Olaztiko kultur etxean. Martxoaren 8rako mobilizazioak deitu dituzte 12:00etan, Lakuntzako plazan, eta 13:00etan Altsasuko Foru plazan.
Otsailaren 20an, 22an, 27an eta martxoaren 1ean, Iratxo elkarteak antolatutako jardunaldiak izanen dira; proiekzioak, Mendi Film zinemako filmak, irteerak eta beste izango dira.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||