Otsailaren 28an, larunbata, 11:00etan, Leire Barberena Harreman Gune Sexologikoko sexologoaren Sexologia tailer irekia izanen da, Ihabarko herriko etxean, Arakilgo Udalak antolatuta. Bertan zer ulertzen den sexu gisa, zer mezu jasotzen diren esparru desberdinetatik edota nola bizi izaera sexudunaren inguruan hitz egiteko aukera izanen da. Informazio gehiago 634 584 226 telefonoan.
Otsailaren 28an, larunbata, 16:30etik aurrera, Euskal Herriko Mus Txapelketaren azken kanporaketa eta Felix Urra Mariñelarenaren Oroimeneko Mus Txapelketaren finala jokatuko dute, Irurtzungo Iratxo elkartean.
Otsailaren 28an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, La Liquida konpainiaren Ellas de oro antzezlanaren emanaldia izanen da: omenaldi dibertigarri eta zirraragarria egiten zaie eszenatokitik ahotsa altxatu eta bere garaiko moldeei aurre egitera ausartu ziren Urrezko Mendeko emakumeei. Almagro Off jaialdian saritu zuen. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Ilbeltzaren 11n, 31n eta otsailaren 21ean jokatuko dira Felix Urra Mariñelarenaren oroimenezko txapelketa, Euskal Herirko Mus Txapelketarako baliagarria dena. Sakanako finala otsailaren 28an izanen da.
Otsailaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Herri Inauterietako erakusketa mustuko dute, Iortia zabalgunean. Erakusketa martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketan Altsasuko ikastetxeetako ikasleek eta Milakolore elkarteko kideek egindako inauteriei buruzko lanak egonen dira.
Otsailaren 27an, ostirala, 17:30etik aurrera, Sexgunea sexologia aholkularitza zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Larunbatean, 28an, 18:00etan, Momotxorroak. Kaos baten istorioa film dokumentalaren emanaldia izanen da.
Martxoaren 8aren harira Itaiak hainbat ekimen antolatu ditu, Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelopean. Otsailaren 27an, ostirala, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean, Tertulia eta estanpazio tailerra eginen dute; otsailaren 28an, larunbata, 18:00etan, Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamenak hitzaldia eginen dute, Altsasuko Gure Etxean, eta martxoaren 7an, larunbata, Atsasuko Zumalakarregi plazan, 11:30ean, Graffiti tailerra eta 18:00etan Gorputz adierazpen tailerra eta merendua, eginen dute, Mojen gimnasioan. Bestetik, martxoaren 5ean, osteguna, Las buenas compañías filmaren zineforum antolatu du Itaiak, 17:30ean, udaletxeko ganbaran. Martxoaren 6an, ostirala, 18:00etan, Zergatik aterako gara kalera M8an? hitzaldia eginen dute, Olaztiko kultur etxean. Martxoaren 8rako mobilizazioak deitu dituzte 12:00etan, Lakuntzako plazan, eta 13:00etan Altsasuko Foru plazan.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||