Martxoaren 26an, osteguna, 17:00etatik 18:30era, Mugikorrak debekatu? Sare sozialak eta mobilaren erabileraren inguruko familiendako Maitane Ormazabal Enaolaren hitzaldia egin behar zuten, euskaraz, Etxarri Aranazko kultur etxean, baina bertan behera utzi dute. Bestetik, apirilaren 17an, ostirala, 16:15etik 17:45era, hitzaldia gaztelaniaz izanen da (¿Prohibir los móviles?), Altsasuko Iortia kultur gunean. Hitzaldia Etxarri Aranazko zonaldeko eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko gizarte zerbitzuek eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute, Etxarri Aranazko eta Altsasuko Udalen, Sakanako Herri Eskolen, Altsasu Institutuaren, Korazonisten, Andra Mari Ikastolaren, Iñigo Aritza Ikastolaren, Sakana LH Institutuaren eta Altxa Burua elkartearen laguntzarekin.