Dantzaz konpainiak 'Gesala' ikuskizuna aurkeztuko du eta Altsasuko BHIko eta Andra Mari ikastolako ikasleek dantza egonaldian sortutako koreografiak erakutsiko dituzte, maiatzaren 20an, ostiralean, Iortia zabalgunean.
Errafailak eta Ernaik elkarteek deituta, "Ilunabarrean esan" proiekzioa eta solasaldia antolatu dute, maiatzaren 20an, Altsasun.
Asisko Urmenetak batailaren inguruko komikia kaleratu du, eta maiatzaren 20an, ostiralean, hitzaldi ilustratua eginen du Arbizun.
'Bolante baten istorioa' film dokumentalaren emanaldia izanen da maiatzaren 20an, ostirala, Arruazuko herriko etxean.
Mendi Jarduerak programaren barruan, Iruñeko kuadrillako batek Shakaur gailurrera egindako espedizioa kontatzen duen filmaren emanaldia eta Luis Arrieta zuzendariarekin solasaldia eginen dute maiatzaren 20an.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.
Intxostiapunta gazte guneko agendan, astebururako mahai jokoak eta play arratsaldea antolatu dute, ostiralerako eta larunbaterako, hurrenez hurren.
Maitzaren 20an, ostiralean, eta 22an, igandean, 19:00eta eta 19:30ean, hurrenez hurren, Carla Simónen filma emanen dute Iortia kultur guneko areto handian. Pelikulak Berlingo jaialdian film onenaren Urrezko Hartza irabazi du.
Maiatzaren 20an, ostiralean, rock gaua izanen da Altsasuko Gaztetxean.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |