Altsasu. Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, Udaletxearen aurrean.
Osasunbideko arduradunak Sakanako udal ordezkariekin elkartu behar ziren ostiralean, baina azken orduan bilera atzeratu zuten eta, azkenean, maiatzaren 30an eginen dute. Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak kontzentrazioa deitu du.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.