Apirilaren 26an, asteazkena, Literatura Geraldiak programaren barruan Miren Agur Meabe idazlearen hitzaldia izanen da Ziordiko liburutegian.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 17tik 21era arte, astelehenetik ostiralera, Altsasuko Liburutegiak egitaraua prestatu du: ipuin kontaketa, hitzaldiak, solasaldia eta haurrendako tailerrak izanen dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Apirilaren 20an, osteguna, Etxarri Aranatzen; apirilaren 25ean, asteartea, Irurtzunen, eta apirilaren 27an, osteguna, Altsasun, energia "bertan" sortzeko eta kontsumitzeko aukeren inguruko hitzaldiak izanen dira.
Apirilaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera, liburu azoka izanen da Ziordian. Gainera, apirilaren 25ean, asteartea, liburu jokoa eta 27an, osteguna, haurrendako tailerra izanen da.
Nafarroako Trenaren Aldeko plataformak inguruko plataformekin landutako ikerketa teknikoaren aurkezpena eginen dute apirilaren 26an, Olaztin; apirilaren 27an, Altsasun; maiatzaren 4an, Irurtzunen; maiatzaren 10ean, Uharte Arakilen, eta maiatzaren 12an, Bakaikun.