Abenduaren 16an, larunbata, kultur irteera antolatu du Arakilgo Udalak.
Abenduaren 16an, larunbata, Sakanako XXIII. Xake Txapelketa jokatuko da, Olaztiko kultur etxean.
Abenduaren 16an, larunbata, euskal mitologiaren inguruko liburuaren aurkezpena eginen du Aritza Bergarak, Pikuxarren.
Abenduaren 16an, larunbata, Sakana Harrera Harana taldeak 'Israel genozida. Palestina askatu!' mobilizazioa deitu du, Altsasuko udaletxearen aurretik.
Abenduaren 14tik urtarrilaren 31ra arte Forjas Brunek eskuz egindako forja koadroen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Eguberrietarako zenbait ekimen antolatu dituzte ihabarrek: abenduaren 16, 23 eta 30ean, motxilak egiteko tailerra; 24an, mendi irteera; 29an, pizza tailerra; 30ean, bajera apainduko dute; ilbeltzaren 2an, gaileta tailerra, eta 4an, ipuin kontaketa izanen dira.
Ilbeltzaren 7ra arte Sakanako Belenzaleen Jaiotzen erakusketa zabalik egonen da, elkartearen Olatzagutiko egoitzan. Dozena bat dioramek osatzen dute erakusketa.
Abenduaren 12tik urtarrilaren 28ra arte ADItech-eko zientzialari ilustratuen inguruko erakusketa ikusgai egonen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 15ean eta 16an, ostiralean eta larunbatean, Sua eta Play txapelketak izanen dira Intxostiapuntan.
Abenduaren 15ean eta 17an, ostirala eta igandea, Sakanako Gure Pilota Txapelketaren Lehen Mailako eta Elite Mailako finalerdiak jokatuko dira; abenduaren 16an, larunbata, elkartearen partidak izanen dira ere.
Azaroaren 25aren harira, eta Sakanako Mank-eko Berdintasun zerbitzuak egitaraua prestatu du: azaroak 17 eta abenduak 16, 'Binomio' antzerki foroa, Etxarrin eta Olaztin; 18an, 'La Saga', Olaztin; azaroak 20 eta abenduak 15, pornoaren inguruko hitzaldia, Arbizun eta Irurtzunen; abenduak 14, eraso matxisten inguruko hitzaldia, Lakuntzan.
Abenduaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Rebecca Miller zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Antonio Mendez Esparza zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 1ean, ostirala, Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrak lantegi zaharretan oinarritutako artelanen erakusketa mustuko du Uharte Arakilgo udaletxean. Erakusketa abenduaren 24ra arte egonen da ikusgai.
Abenduaren 16an, larunbata, Mari Domingi Itxasperrin izanen da; abenduaren 17an, igandea, Irurtzunen Olentzeroren postontzira kalejira eginen dute eta Lakuntzan ere gutunak eramateko aukera izanen dute, eta Olatzagutian Laminatutur Olentzeroren laguntzaileak gaztetxera bisita eginen du.