Abenduaren 1ean, ostirala, Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrak lantegi zaharretan oinarritutako artelanen erakusketa mustuko du Uharte Arakilgo udaletxean. Erakusketa abenduaren 24ra arte egonen da ikusgai.
Ilbeltzaren 7ra arte Sakanako Belenzaleen Jaiotzen erakusketa zabalik egonen da, elkartearen Olatzagutiko egoitzan. Dozena bat dioramek osatzen dute erakusketa.
Abenduaren 12tik urtarrilaren 28ra arte ADItech-eko zientzialari ilustratuen inguruko erakusketa ikusgai egonen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 14tik urtarrilaren 31ra arte Forjas Brunek eskuz egindako forja koadroen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Eguberrietarako zenbait ekimen antolatu dituzte ihabarrek: abenduaren 16, 23 eta 30ean, motxilak egiteko tailerra; 24an, mendi irteera; 29an, pizza tailerra; 30ean, bajera apainduko dute; ilbeltzaren 2an, gaileta tailerra, eta 4an, ipuin kontaketa izanen dira.
Lakuntzako pertzako kondairan oinarritutako ipuina sortu dute Garazi Otsagabia eta Iker Uribe lakuntzarrek, eta abenduaren 17an, igandea, Lakuntzako kultur etxean; abenduaren 21ean, osteguna, Pikuxarren, eta abenduaren 26an, asteartea, Altsasuko liburutegian aurkeztuko dute.
Abenduaren 21ean eta 25ean, osteguna eta astelehena, Justine Triet zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.