Martxoaren 12an, asteartea, 'Zu eta ni' ipuinaren kontakizuna izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian.
Martxoaren 12an, asteartea, 2024ko Itzuliak Altsasun eginen duen hirugarren etaparen aurkezpena eginen dute, Iortia kutlur gunea. Juan Mari Guajardok aurkeztuko du ekitaldia eta, ondoren, txirrindularien solasaldia izanen da.
Martxoaren 12an, asteartea, Iñaki Iurrebaso soziologoaren hitzaldia izanen da, UEMAk martxan jarri duen 'Diagnostiko berri baterako gakoak' hiltzaldi zikloaren barruan.
Martxoaren 12an, ostirala, 'Gora Euskal Herrientsak' liburuaren aurkezpena eta solasaldia izanen da, Ziordiko liburutegian.
Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 8aren Emakumearen Nazioarteko egunaren harira egitaraua prestatu dute Etxarri Aranatzen: martxoaren 1etik 15era erakusketa izanen da, liburutegian; hilaren 1ean 'Derechos humanos de las humanas' dokumentala izanen da, eta 8an elkarretaratzea.