Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurkak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.
Ilbeltzaren 23an (osteguna), 26an (igandea) eta 27an (astelehena), Halina Reijn zinemagileak zuzendutako eta Nicole Kidman eta Harris Dickinson antzezleek protagonizatutako 'Babygirl' estreinako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Romy goi mailako exekutiboa da, eta muturreko sexuko abentura sutsu bati ekin dio Samuel bekadun gaztearekin, Jacob senarraren ezkutuan. Romyk laneko ohiko rola aldatuko du: aginduak ematen dituena izatetik, ohean menderatua izanda gozatzera pasatuko da. Ezkontzaz kanpoko harreman bero horri esker, bere askatasun sexualerako bidea aurkituko du arriskua eta aurreiritzien arren. Antzezleak: Nicole Kidman, Harris Dickinson, Antonio Banderas, Sophie Wikdem, Esther McGregor, Anoop Desai, Leslie Silva. Emanaldiak: Ilbeltzak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Ilbeltzak 26, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Ilbeltzak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Ilbeltzak 27, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Ilbeltzaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Payal Kapadia zinemagileak zuzendutako 'La luz que imaginamos' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Mumbai gainpopulatua, lan aukeren lurraldea eta kontraesanen agertokia da bi emakumerentzat; izan ere, logela partekatzen dute, bikotekideekiko distantzia (fisikoa eta afektiboa) modu desberdinean kudeatzen duten bitartean. Independentzia ekonomikoa lortu nahi du, baina, gizartearen loturekin eta oztopoekin talka egin du, baita bere ilusioekin ere. Halako batean, lagun batek jaioterrira gonbidatu ditu, itsasoaren ondoan. Kontakizun sentikor eta ospetsu honek bakarrik ez sentitzeko aukera emango die. Antzezleak: Kani, Divya Prabha, Hridhu Haroon, Chhaya Kadam, Azees Nedumangad, Anand Sami, Lovleen Mishra, Madhu Raja. Emanaldiak: Ilbeltzak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Ilbeltzak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Eguberrietako oporretan hasi eta ilbeltzaren bukaeraraino hainbat filmen proiekzioa emanen dute Irurtzungo Larrazpin. Hortaz, ilbeltzaren 16aan, osteguna, Matrix filmaren emanaldia izanen da; ilbeltzaren 23an, Resacón en Las Vegas filma, eta ilbeltzaren 30ean Seven film mitikoa. Zinema saioak 20:00etan izanen dira.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||