Otsailaren 25ean, asteartea, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean, Ane Yabarren Del conflicto al entendimiento familiar hitzaldia izanen da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute, 4 urtetik gorakoendako. Otsailaren 24ra arte eman daiteke izena Wasapez: 699635391 edo e-mailez: akelarreludoteka@gmail.com. Haurrak 16.30etatik aurrera Ludotekara eraman beharko dira.
Otsailaren 11n eta otsailaren 25ean, astearteak, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak, Lakuntzako eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin, antolatutako bi ekimen izanen dira, Ikastolak herriari, biyerko Sakana eraikitzen egitasmoaren barruan. Hortaz, otsailaren 11n, 17:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean Feli Oregiren Erreflexu primitiobak. Oinarriak eraikitzen hitzaldia izanen da: "Garapenerako faseak ezagutuz, seme-alaba eta ikasleak ulertzeko eta laguntzeko beste bide bat". Bestetik, otsailaren 25ean, asteartea, 17:30ean, Lakuntzako liburutegian Izaskun Mujika ipuin kontalariaren Mariren ahotsa ipuinaren kontaketa izanen da: "Euskal Herriko eta munduko ipuin mitologikoak".
Otsailaren 25ean, asteartea, 19:00etan, Aritza Bergararen Euskal mitologiari buruzko solasaldia izanen da Haritza tabernan, tabernak eta Arkatz Liburudendak antolatutako ekimenean. Gonbidapenak agortu dira, baina Haritza tabernaren TikTok kontutik zuzenean jarraitzeko aukera izanen da.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".