Apirilaren 25ean, ostirala, 18:00etan, Joana Ziganda idazleak eta Iker Uribe ilustratzaileak Xaxardi eta Ni neu galtzeta ipuinen kontakizuna eginen dute, Altsasuko Iortia kultur gunean. Ekimena Altsasuko herri liburutegiak antolatu du, Apirilaren 23an izanen den Liburuaren Egunaren harira, eta 2 eta 9 urte bitarteko haurrei bideratuta dago. Liburuaren Egunaren programaren barruan apirilaren 22an haurrendako orri markatzaile tailerra antolatu du liburutegiak, eta hilaren 30ean, LiterArte jaialdiaren Sorkuntza tailerra.
Apirilaren 25ean, ostirala, 18:00etan, No other land film dokumentalaren emanaldia eta Lidon Sorionaren Palestinaren inguruko solasaldia izanen da, Itxasperri ermitan. Filmaren protagonista ekintzaile palestinar gazte bat da eta zinemagile israeldar eta palestinar talde batekin batera, txikitatik bizi duen errealitatea errigstratzen du. Besteak beste, Oscar sarietarako eta Europako Zinemaren sarietan dokumental onenaren saria jaso du. Martxoan Israelek Hamdan Ballal zinemagile palestinarra erasotu zuen. Film dokumentalaren emanaldiarne ondoren Lidon Soriano Palestinaren aldeko ekintzaileak solasaldia emanen du.
Apirilaren 25ean, ostirala, 16:30etik 20:00etara, Lakuntzako plazaren inguruan, Euskaraldian izena emateko aukera izanen da.
Apirilaren 25ean, ostirala, 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren NOS/OSN 2025 kontzertua emanen du, Iortia kultur gunean, Andante programaren barruan. Yorrick Troma izanen da zuzendaria eta kontzertinoa. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke, kultur gunearen webgunean eta txarteldegian. NOS/OSN 2025 kontzertuaren errepertorioa Sinfonía nº 29 en La Mayor (Wolfgang Amadeus Mozart) Homenaje a Sabicas (Koldo Pastor) Capricho vasco Op. 24 (Pablo Sarasate) Aires gitanos Op. 20
Apirilaren 2an, asteazkena, Xanti Arrieta artistaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren mustutze ekitaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Erakusketa kolektiboa hilaren 27ra arte egonen da ikusgai, eta apirilean zehar, erakusketarekin batera, ekitaldi sorta bat izanen da.
Apirilaren 27an, igandea, Amalurra Azoka izanen da, Etxarri Aranatzen. Aurretik Lurraldea eraldatzen, nekazaritza iraunkorra errotzen egitasmoaren barruan nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura jasangarriaren inguruko liburu aurkezpena eta mahai ingurua izanen dira, 24an eta 25ean
Apirilaren 25ean eta 26an,ostirala eta larunbata, 2025eko Sakanako Etxera Eguna ospatuko dute Etxarri Aranatzen.