Apirilaren 27an, igandea, 17:00etan, Jared Hess zinemagilearen Minecraft film bat filmaren emanaldia izanen da, euskaraz, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Ongi etorri Minecraften mundura. Sormenak sortzen laguntzeaz gain, biziraupenerako funtsezkoa da. Lau moldakaitz arazo arruntekin borrokan ari dira, bat-batean atari misteriotsu batetik Kanpoko Mundura arrastaka doazenean: irudimenaz elikatzen den mirari kubikoen herrialde bitxia. Emanaldia: Apirilak 27, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Hizkuntza: Euskara
Apirilaren 2an, asteazkena, Xanti Arrieta artistaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren mustutze ekitaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Erakusketa kolektiboa hilaren 27ra arte egonen da ikusgai, eta apirilean zehar, erakusketarekin batera, ekitaldi sorta bat izanen da.
Apirilaren 27an, igandea, 18:00etan, Gazte zinema izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Apirilaren 30ean, asteazkena, 17:30etik aurrera, Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua izanen da, Altsasuko gazte txokoan.
Apirilaren 27an, igandea, Amalurra Azoka izanen da, Etxarri Aranatzen. Aurretik Lurraldea eraldatzen, nekazaritza iraunkorra errotzen egitasmoaren barruan nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura jasangarriaren inguruko liburu aurkezpena eta mahai ingurua izanen dira, 24an eta 25ean
Apirilaren 24an, osteguna (19:00etan) eta 27an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Gerard Oms zinemagilearen Muy lejos filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Sergio Utrechtera joan da familiarekin, futbol partida bat ikustera. Bartzelonara itzultzeko hegaldia hartu baino lehen, izu krisi bat izan du eta Holandan geratzea erabaki du. Etxekoei azalpen logikorik eman ezinik, bere iraganarekiko kontaktua mozten du. Une horretatik aurrera, dirurik gabe, etxerik gabe eta hizkuntza hitz egin gabe biziraun beharko du. Emanaldia: Apirilak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Apirilak 27, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Apirilak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Apirilaren 24an, 27an eta 28an, osteguna, igandea eta astelehena, hurrenez hurren, Manuel Gomez Pereira zinemagilearen Un funeral de locos filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Familia bateko kideak patriarka hil berria agurtzera joan dira. Baina hil-beila zentzua izan beharko lukeena erotutako bilkura bihurtzen da, bertaratuetako batek hildakoaren sekretu gordea argitara ateratzen duenean. Emanaldiak: Apirilak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro).Apirilak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).Apirilak 28, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).