Uztailaren 15ean, asteartea, 20:00etan, festen hasieraren bezperan, Bixentak taldearen kontzertua izanen da,Pikuxar plazan.
Uztailaren 15ean, 23an eta 30ean, 22:00etan, Irurtzungo Udako Zinemaren saioak izanen dira: La familia Benetón, Saben Aquell eta Dragoi jagolea (euskaraz), hurrenez hurren. Uztailak 15, asteartea, 22:00etan, Foru plazan: La familia Benetón. Sinopsia: Toni, gizon kaskagogorra, ezkongabea eta haurrik gabea, umeengandik ihesi doa kosta ahala kosta. Bere bizitzak ustekabeko bira ematen du arreba hiltzen denean eta gauetik goizera adoptatutako bost seme-alaben aldi baterako tutore bihurtzen denean: herrialde eta jatorri desberdineko bakoitza. Tonik mundu modernoko desberdintasun kulturalei eta aitatasun erronkei aurre egin beharko die eta benetako familia norberak aukeratzen duena dela ikusiko du.
Ekainaren 16tik aurrera Pikuxar tabernako hormak Cocoli Areta artistaren pirograbatuen erakusketarekin daude apainduta.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |