Ilbeltzaren 30ean, ostirala, 18:00etan, Irabazi arte! EITBko telesailaren bosgarren denboraldiaren aurkezpena izanen da, Urdiaingo liburutegian.
Hizkuntza: Euskara
Ilbeltzaren 30ean, ostirala, 18:30ean, Juan Luis Larraza Lakuntza idazlearen bigarren eleberriaren aurkezpena izanen da, Lakuntzako liburutegian: Luis Lizarraga kapitaina 1473-1521. Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan. Eleberriak Sakanako pertsonaia historiko baten bizitza kontatzen du, errealitatea eta fikzioa uztartuz.
Ilbeltzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Olaztiko irakurle taldearen lehenengo topaketa izanen da, herriko liburutegian; Brenda Navarro idazlearen Casas vacias liburuari buruz hitz eginen dute.
Ilbeltzaren 30ean, ostirala, Ezin da gehiago luzatu elkarretaratzeak deitu ditu Sarek, Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun, bi lehenengo herrietan 20:00etan eta 19:30ean Altsasun. Altsasuko gainera berezia izanen da azken-azken ostirala izanen delako. Ekitaldi berezia eta komunitatea afaria eginen dute.
Ilbeltzaren 30ean, ostirala, 17:30etik 20:30era, Sexgunea sexologia zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Larunbatea, 31n, 18:00etatik aurrera, Gazte zinema izanen da.
Ilbeltzaren 16an eta 17an, momotxorroak; 23an eta 24an, maskaritak, eta 30ean eta 31n, sorginak, biltzera deitu deitu Altsasuko Herri Ihauteri batzordeak, Gure Etxean. Ostiraletan, 19:00etan, batzarrak izanen dira, eta larunbatetan, 10:30ean, tailerrak. Bilera horietan 2025eko ihotearen balorazio zehatza egin eta ospakizunerako hobekuntzak edo aldaketak eztabaidatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Gure Etxean izanen dira. Ilbeltzak 16 ostirala Momotxorroen bilera Ilbeltzak 17 larunbata Ipurukoak egiteko tailerra (edukiera beteta) Ilbeltzak 23 ostirala Maskariten bilera Ilbeltzak 24 larunbata Maskariten tailerra: Maskariten jantzia non eskuratu, erosoago joateko aholkuak, maskarita osatzen duten oihalak eraman eta josi... Ilbeltzak 30 ostirala Sorginen bilera Ilbeltzak 31 larunbata Sorginen tailerra
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||