Otsailaren 13an, ostirala, Pintxo ibiltaria egitasmoa izanen da, Lizarragako (16:00), Dorraoko (17:00) eta Unanuko (18:30) plazetan; otsailaren 16an, astelehena, Bakaikuko eta Iturmendiko plazetan (17:00etan eta 18:30ean), eta otsailaren 19an, osteguna, 17:00etan, Urdiaingo plazan. Otsailaren 20an, ostirala, Olaztiko eta Ziordiko plazetan izanen da (17:00etan eta 18:30ean). Soberako janariarekin eta tradizionalki erabili gabe baztertzen diren janari zatiekin egindako pintxoak eskainiko dira ekimenean.
Otsailaren 20an, ostirala, Marijose Oraa Ezker Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteko presidenteak liburua aurkeztuko du; aurkezpena Txus Iparagirre kazetariak gidatuko du eta egilearekin batera Yaki Hernandezek parte hartuko du.
Otsailaren 20an, ostirala, 18:30ean, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak Joxe Moxe kitarraren etxean gertatutakoak ipuina kontatuko du, Lakuntzako liburutegian.
Otsailaren 20an, ostirala, bertso saioa izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxea.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 11n, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Herri Inauterietako erakusketa mustuko dute, Iortia zabalgunean. Erakusketa martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketan Altsasuko ikastetxeetako ikasleek eta Milakolore elkarteko kideek egindako inauteriei buruzko lanak egonen dira.
Otsailaren 21ean, larunbata, Altsasuko Piñata inauteria dela eta, Intxostiapunta gazte gunea itxita egonen da, baina ostiralean eta igandean, inauteri aurre eta ondorengoa pasatzeko ekimenak antolatu dituzte; otsailaren 20an, ostirala, mahai jolasak izanen dira Altsasuko gazte gunean, eta 22an, igandea, billar txapelketa.
Otsailaren 20an, 22an, 27an eta martxoaren 1ean, Iratxo elkarteak antolatutako jardunaldiak izanen dira; proiekzioak, Mendi Film zinemako filmak, irteerak eta beste izango dira.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||