Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan.
Apirilaren 1era arte eman daiteke izena Sakana igeriketa taldeak apirilaren 7tik 10era antolatu duen kanpusean.