Apirilaren 11n, larunbata, dantza garaikideko ikuskizuna izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan.
Apirilaren 4an eta 5ean, larunbata eta igandea, Intxostiapunta gazte gunean, arratsalde pasa egoteko jolasak antolatu ditu; larunbatean Oporretan jolasean deitutako ekimena antolatu du, 18:00etaitk aurrera, eta igandean ODS 2 jolasa eginen dute, Gosearen inguruan zerikusirik duena. Apirilaren 11n, larunbata, oporretan jolasean ekimena izanen da ere.