Garagarrilaren 8an Durango eta Iruña lotuko dituen giza kateari eta hura sustatzen duen Gure Esku Dago ekimenari babesa azaldu diote Altsasuko alkateak eta alkate ohiek. Garazi Urrestarazu alkatearekin batera agerraldia egin dute ardura bera izan duten Gerardo Del Olmok, Camino Mendiluzek, Jose Angel Agirrebengoak (ezin izan du egon), Asun Fernandez de Garaialde Lazkanok eta Unai Uhaldek.
Seiek aldarrikatu dute eskubidea dugula gure etorkizuna herri gisa erabakitzeko eta herritarroi dagokigula erabakia hartzea. Aldi berean, adierazi dute borondate irmoa dutela eskubide hori egikaritzeko, “nazioa gara eta erabakitzeko eskubidea dugu, gure esku dago”.