Gure Esku Dago ekimenak Durango eta Iruña artean 123 km luze dituen giza katea osatu nahi du. Erabakitze eskubidearen aldeko ekimen hori garagarrilaren 8ko eguerdian izanen da. Sakanan, Lizarrusti eta Aizkorbe artean eginen da giza katea. Bakaikuarrak ekimenaren berri izan dezaten eta parte hartzera animatzeko bihar aurkezpena eginen da plazan. Aurkezpenari babesa eman diote 1977tik gaur egun arte Bakaikuk izan dituen zortzi alkateak.
Egitaraua
18:00etan Gure Esku Dago materialaren salmenta.
18:30ean Lasteketa-bira herritik.
19:00etan Aurkezpena plazan. Ekimeneko kideak, txalapartariak, akordeoilariak.
Ondoren, argazki erraldoia eta auzatea.