Igandean Durango eta Iruñea lotuko duen giza katearen ondoren, hainbat jaialdi antolatu ditu Gure Esku Dago ekimenak. Haietako bat Etxarri Aranatzen izanen da eta jai-gunea behar bezala prestatzeko, bezperatik, egunean eta ondoren lan eginen duten boluntarioak behar dira. Izena emateko gizakatea84gureeskudago@gmail.com helbidera idatzi edo Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan edo Kaxeta liburu-dendan eman daiteke izena.
Txandak
Garagarrilak 7, larunbata
10:00etan Edariak deskargatu, kamerak urez bete eta aparkalekuetan zinta eta hesiak jarri autorik ez aparkatzeko.
Garagarrilak 8, igandea
7:00etatik 9:30era Giza katetik jendea etortzen denerako txosnak prest utzi.
Eguerditik aurrera: trafikoa kudeatu.
16:00etatik 20:00etara Jolasparkean zaintzaile lanak (puzgarriak, jokoak…).
19:30etik 21:00etara Jolasparkea desmuntatu eta ingurukoa jaso.
20:00etatik 22:00etara Herriaren garbiketa.
20:00etatik 22:00etara Txosnen desmuntatzea.
Garagarrilak 9, astelehena
Sobratutako edariak jasotzea, eta sor litezkeen beste lan batzuk. Ordutegia zehazteko dago oraindik.